Desierto florido

( Basamortu loratua )

Basamortu loratua, Atacamako basamortuan gertatzen den fenomeno klimatiko bat da, nagusiki Atacama eskualdean.

Fenomeno honek, iraila eta azaroa bitartean, euriak ez ohikoak diren urteetan (basamorturako maila normalarekin alderatuz) lore espezie ugariren agerpenean datza.

Fenomenoa, euriek, lotan zeuden erraboil eta hazi ugari, udaberria iristean ernetzen dituztenean gertatzen da, intsektu, hegazti eta musker espezie txikien ugaritzearekin batera. Gertaera hau, bere handitasunik ikusgarrienean, Vallenar hiriaren iparraldetik, Copiapó hiriaren iparralderaino hedatzen da, kostaldean, zein barnealde eta mendilerroko guneetan, iraila eta azaroa bitartean.

Klimatikoki, fenomeno hau El niñorekin lotua dago, herrialdearen kostaldeko itsas korronteen gainberotze bat ekartzen duena, euri kopuruaren gehikuntza eragiten duena.

Fenomeno honetan agertzen diren loreak, 200 espezie desberdin baino gehiagokoak dira, horietatik gehienak, endemikoak (soilik gune ge...Irakurri gehiago

Basamortu loratua, Atacamako basamortuan gertatzen den fenomeno klimatiko bat da, nagusiki Atacama eskualdean.

Fenomeno honek, iraila eta azaroa bitartean, euriak ez ohikoak diren urteetan (basamorturako maila normalarekin alderatuz) lore espezie ugariren agerpenean datza.

Fenomenoa, euriek, lotan zeuden erraboil eta hazi ugari, udaberria iristean ernetzen dituztenean gertatzen da, intsektu, hegazti eta musker espezie txikien ugaritzearekin batera. Gertaera hau, bere handitasunik ikusgarrienean, Vallenar hiriaren iparraldetik, Copiapó hiriaren iparralderaino hedatzen da, kostaldean, zein barnealde eta mendilerroko guneetan, iraila eta azaroa bitartean.

Klimatikoki, fenomeno hau El niñorekin lotua dago, herrialdearen kostaldeko itsas korronteen gainberotze bat ekartzen duena, euri kopuruaren gehikuntza eragiten duena.

Fenomeno honetan agertzen diren loreak, 200 espezie desberdin baino gehiagokoak dira, horietatik gehienak, endemikoak (soilik gune geografiko horretan hedatzen direnak). Espezie desberdinak nagusi dira kostaldeko edo barnealdeko gunea izatearen arabera, eta, aipaturiko garaian, ez dira guztiak batera loratzen. Espezierik garrantzitsuenak, honako hauek dira:

  • Lehoi erpea
  • Guanako hanka
  • Añañuka

Azken urteetan, baina, zenbait faktoreren ondorioz, turista kopuru handi baten presentzia, espezie hauen legez kanpoko merkataritza eta, basamortuan, kotxe lasterketak ospatzea kasu, erakunde ekologista batzuk, ondare honen jarraikako suntsipena salatu dute, ekintza hauek, existitzen diren espezieen birsortze indarra mugatzen dutelako. Honi aurre egiteko, Txileko gobernuak, debeku eta fiskalizazio batzuk ezarri ditu, biztanleriarentzako, eta, bereziki turistentzako informazio kanpainez gain, eragindako kaltea mugatzeko.

Photographies by:
Statistics: Position
998
Statistics: Rank
111289

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
619257384Click/tap this sequence: 6474

Google street view

Where can you sleep near Basamortu loratua ?

Booking.com
487.353 visits in total, 9.186 Points of interest, 404 Destinations, 38 visits today.