Aveiro (portugesez aˈvejɾu edo ɐˈvɐjɾu ahoskatua) Portugalgo hiria da, herrialdearen ipar-mendebaldean dagoena eta Aveiroko Barrutiaren hiriburua dena. 2011ean ia 78.450 biztanle zituen. "Portugalgo Venezia" ezizena du hiriak dituen kanal ugariengatik.

Historia

Mumadona Dias izan zen Aveiroko lehenengo kondesa. Hiria bera X mendean sortu zen Alavarium et Salinas izenarekin, "hegaztien babesleku eta gatzaga handia", izan ere aintzinatik izan baitzen bertan gatzaren ustiaketa. Berehala mairuek eskuratu zuten baina XI mendean portugaldarrek konkistatu zuten. Berehala bihurut zen errege familiarentzako toki atsegina.

Joanes I.aren semea zen Dom Pedro infanteak harresiz inguratu zuen hiria eta urteroko feria ezarri zuen, martxoan ospatuko zena. 1575ean izan zen ekaitz handi batek itsasadarra itxi zuen eta metal eta lauzen merkataritzaren gainbehera iritsi zen. 12.000 biztanle izatetik XVIII mendearen bukaeran 3.500 besterik ez edukitzera pasa zen. 1806an Oudinot arkitektu frantsesak kanal artifiziala ireki zuen eta berriz ere kaiaren jarduera ekonomikoa sustatu zen. Kanala eraikitzeko harresiaren harriak erabili ziren.

Photographies by:
Gabriel González from Pontevedra, España - CC BY-SA 2.0
Statistics: Position
3474
Statistics: Rank
35054

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
425983176Click/tap this sequence: 8816

Google street view

Where can you sleep near Aveiro ?

Booking.com
489.951 visits in total, 9.198 Points of interest, 404 Destinations, 0 visits today.