Auschwitz-Birkenau

( Auschwitz )

Auschwitz (alemanez: Konzentrationslager Auschwitz) Alemania naziko kontzentrazio- eta sarraski-esparru handiena izan zen. Egungo Poloniako hegoaldean kokatua, Oświęcim (alemanez: Auschwitz) hiritik hartu zuen izena.

Auschwitz hiru eremutan banaturik zegoen: Auschwitz I, administraziogunea; Auschwitz II (Birkenau), sarraski-esparrua edo Vernichtungslager alemanez; eta Auschwitz III (Monowitz), kontzentrazio-esparrua. Lehenengo biak UNESCOk 1979an Gizateriaren Ondare izendatu zituen. Auschwitzen menpean, gainera, beste 40 esparru zeuden.

Rudolf Höß esparruko buruak Nurenbergeko epaiketan Auschwitzen 2,5 milioi lagun hil zirela adierazi zuen. Auschwitz-Birkenau Museoak 1990ean kopuru hori berriz kalkulatu zuen, eta azken zenbatespenek diote 1,1 - 1,6 milioi bitartean hil zituztela. Horietako % 90 ia-ia Europako herrialde guztietako juduak izan ziren. Gehienak Zyklon B gasa erabiliz hil zituzten, ba...Irakurri gehiago

Auschwitz (alemanez: Konzentrationslager Auschwitz) Alemania naziko kontzentrazio- eta sarraski-esparru handiena izan zen. Egungo Poloniako hegoaldean kokatua, Oświęcim (alemanez: Auschwitz) hiritik hartu zuen izena.

Auschwitz hiru eremutan banaturik zegoen: Auschwitz I, administraziogunea; Auschwitz II (Birkenau), sarraski-esparrua edo Vernichtungslager alemanez; eta Auschwitz III (Monowitz), kontzentrazio-esparrua. Lehenengo biak UNESCOk 1979an Gizateriaren Ondare izendatu zituen. Auschwitzen menpean, gainera, beste 40 esparru zeuden.

Rudolf Höß esparruko buruak Nurenbergeko epaiketan Auschwitzen 2,5 milioi lagun hil zirela adierazi zuen. Auschwitz-Birkenau Museoak 1990ean kopuru hori berriz kalkulatu zuen, eta azken zenbatespenek diote 1,1 - 1,6 milioi bitartean hil zituztela. Horietako % 90 ia-ia Europako herrialde guztietako juduak izan ziren. Gehienak Zyklon B gasa erabiliz hil zituzten, baina gose sistematikoak, bortxazko lanak, osasun-zaintzarik ezak, banakako exekuzioek eta medikuntza-esperimentu izenekoek ere eragin zuten makina bat heriotza.

Photographies by:
Statistics: Position
741
Statistics: Rank
270565

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
791384256Click/tap this sequence: 2781
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Auschwitz ?

Booking.com
8.719.001 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 5.139 visits today.