Asuango presa 1956an proiektatutako megaeraikuntza da. Egiptoko gobernuak eta sobietar gobernuak eraiki zuten 1959tik 1970era bitarte, Nilo Behereko lurraldean ibaiaren emaria bat-batean handitzearen ondorioz gertatzen ziren uholdeekin amaitzeko. Gamal Abdel Nasser lehendakaria arduratu zen haren eraikuntza bultzatzeaz eta proiektua ongi eramateaz. Horretarako, gerra hotzean maniobra politikoa egiteko gaitasun handia erakutsi zuen. Hala, estatubatuarrek presaren proiektuari hasierako laguntza kendu ziotenean, Sobietar Batasunarekin interesak bateratu zituen. Sobietar Batasunak proiektuaren kostu osoaren heren bat babestu zuen, eta, horrez gain, aholkularitza teknikoa eta eraikitzailea eman zuen presa amaitzeko.

Urtegiari izena ematen dion Asuan hiria Niloren eskuinaldean dago, lehen katarataren ondoan. Eremu honetan bi presa eraiki dira: Asuango Presa Garai berria eta presa txiki eta zaharrena, Asuango presa edo Asuango presa txikia. Asuango presa txikia britaini...Irakurri gehiago

Asuango presa 1956an proiektatutako megaeraikuntza da. Egiptoko gobernuak eta sobietar gobernuak eraiki zuten 1959tik 1970era bitarte, Nilo Behereko lurraldean ibaiaren emaria bat-batean handitzearen ondorioz gertatzen ziren uholdeekin amaitzeko. Gamal Abdel Nasser lehendakaria arduratu zen haren eraikuntza bultzatzeaz eta proiektua ongi eramateaz. Horretarako, gerra hotzean maniobra politikoa egiteko gaitasun handia erakutsi zuen. Hala, estatubatuarrek presaren proiektuari hasierako laguntza kendu ziotenean, Sobietar Batasunarekin interesak bateratu zituen. Sobietar Batasunak proiektuaren kostu osoaren heren bat babestu zuen, eta, horrez gain, aholkularitza teknikoa eta eraikitzailea eman zuen presa amaitzeko.

Urtegiari izena ematen dion Asuan hiria Niloren eskuinaldean dago, lehen katarataren ondoan. Eremu honetan bi presa eraiki dira: Asuango Presa Garai berria eta presa txiki eta zaharrena, Asuango presa edo Asuango presa txikia. Asuango presa txikia britainiarrek eraiki zuten. 1902an amaitu zen, 30 metroko altuera zuen eta urtebeterako soilik gorde zezakeen ura. Niloko ur-goraldiek gainezka egin ohi zuten. Egiptoko populazioa hazi eta teknologia handitu ahala, uholde guztiak kontrolatzeko gogoa eta gaitasuna garatu ziren, eta, beraz, nekazaritza-lurrak eta garrantzi ekonomikoko kotoi-laboreak babestu eta lagundu ziren. Asuango presa handiak urtegian metatzen duen kantitatea asko handitu denez, uholdeak kontrolatu egin daitezke, eta ura urte batzuetan aska daiteke.

Photographies by:
Hajor - CC BY-SA 3.0
PtitBen at English Wikipedia - Public domain
Zones
Statistics: Position
4374
Statistics: Rank
78617

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
831954762Click/tap this sequence: 9917
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Videos

Where can you sleep near Aswango presa ?

Booking.com
8.734.815 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 7.708 visits today.