Ani (armenieraz: Անի; grezieraz: ἌνιονÁnion; latinez: Abnicum; turkieraz: Anı) Erdi Aroko armeniar hiri bat da, gaur egungo Turkiako Kars probintzian, Kars hiriburutik 48 kilometro ekialdera dagoena, eta Akhurian ibaiarekin mugakide duena.

Ekialdean, ibaiak eta, mendebaldean, Bostanlar haranak babesten zuten. X. mendearen amaieran, Bagratidarren Armeniako hiriburu bihurtu zen. Bere urrezko aroan, 100.000 biztanle baino gehixeago zituen, eta Bagdad, Kairo edo Konstantinoplarekin lehiatzen zen. "1001 elizen hiria" deitzen zioten bere eraikin erlijioso ugariengatik, bere eraikuntza guztiak garaiko egitura tekniko eta artistikoki aurreratuenen artean zeudelarik.

1064an Seljuktarrek Bizantziar Inperioari kendu zioten. 1071eko Manzikerteko guduaren ondoren, otomandar subiranotasuna sendotu zen, mongolek 1236an inbaditu zuten arte. 1319an, lurrikara batek s...Irakurri gehiago

Ani (armenieraz: Անի; grezieraz: ἌνιονÁnion; latinez: Abnicum; turkieraz: Anı) Erdi Aroko armeniar hiri bat da, gaur egungo Turkiako Kars probintzian, Kars hiriburutik 48 kilometro ekialdera dagoena, eta Akhurian ibaiarekin mugakide duena.

Ekialdean, ibaiak eta, mendebaldean, Bostanlar haranak babesten zuten. X. mendearen amaieran, Bagratidarren Armeniako hiriburu bihurtu zen. Bere urrezko aroan, 100.000 biztanle baino gehixeago zituen, eta Bagdad, Kairo edo Konstantinoplarekin lehiatzen zen. "1001 elizen hiria" deitzen zioten bere eraikin erlijioso ugariengatik, bere eraikuntza guztiak garaiko egitura tekniko eta artistikoki aurreratuenen artean zeudelarik.

1064an Seljuktarrek Bizantziar Inperioari kendu zioten. 1071eko Manzikerteko guduaren ondoren, otomandar subiranotasuna sendotu zen, mongolek 1236an inbaditu zuten arte. 1319an, lurrikara batek suntsitu zuen, eta, honen ondoren, gainbehera hasi zen, eta, pixkanaka-pixkanaka, hustu zuten.

2016ko uztailean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Photographies by:
Heidi B - CC BY 2.5
Ggia - CC BY-SA 3.0
Zones
Statistics: Position
1744
Statistics: Rank
71470

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
512943768Click/tap this sequence: 3789

Google street view

Where can you sleep near Ani ?

Booking.com
487.354 visits in total, 9.187 Points of interest, 404 Destinations, 39 visits today.