Aljaferia (gaztelaniaz: Palacio de la Aljafería;arabieraz: قصر الجعفرية‎ Qasr Alĵafariya) Zaragozan (Espainia) XI. mendeko bigarren zatian eraikitako gotortutako jauregia da. Al-Muqtadirrek eraiki zuen Zaragozako taifaren hudiar erregeen egoitza izateko. Hasieran, Qasr al-Surur edo Pozaren jauregia izena zuen eta bertako taifaren une gorena ordezkatzen du.

Kordobako meskita eta Granadako Alhambrarekin batera andalustar arkitekturaren monumentu nagusienetariko bat da, eta baita taifa erresumen lanik nabarmena ere.

Bertan dauden aztarna mudejarrak gizateriaren ondare izendatu ziren.

1118an Alfonso I.a Bataitzaileak hiria konkistatu zuenean, Aragoiko erregeen egoitza bilakatu zen. 1593an gotorleku militar bihurtu zuten eta Iberiar Penintsulako Gerran kalte handiak jasan zituen. XX. mendeko bigarren zatian berreraiki eta egun Aragoiko Gorteen egoitza da.

Photographies by:
Turol Jones, un artista de cojones from Villanueva del Cascajal, República Independiente de Mi Casa - CC BY 2.0
Statistics: Position
7066
Statistics: Rank
44924

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
637945821Click/tap this sequence: 6995
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Aljaferia jauregia ?

Booking.com
8.840.037 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 1.493 visits today.