Belgika
Context of Belgika
Belgika (nederlanderaz: België, frantsesez: Belgique, alemanez: Belgien), izen ofiziala Belgikako Erresuma, mendebaldeko Europako estatu burujabea da. Iparraldean Herbehereak ditu, Alemania ekialdean, Luxenburgo hego-ekialdean, Frantzia hego-mendebaldean, eta Ipar itsasoa ipar-mendebaldean. 30.528 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 11,4 milioi biztanle zituen 2018an. Brusela hiriburua eta hiri nagusia da.
Monarkia konstituzional federala da. Bi eskualde nagusik osatzen dute: Valonia frantsesduna hegoaldean, eta Flandria nederlanderaduna iparraldean, tartean Bruselako eskualdea dagoela. Hizkuntza ofizialak nederlandera, frantsesa eta alemana dira, eta katolizismoa erlijio nagusia da.
1830. urtean lortu zuen burujabetasuna, Herbehereetatik bereizita, erlijioa aitzakia harturik. Lehen Mundu Gerran eta Bigarren Mundu Gerran alemanen mendean egon zen. Harrezkero, e...Irakurri gehiago
Belgika (nederlanderaz: België, frantsesez: Belgique, alemanez: Belgien), izen ofiziala Belgikako Erresuma, mendebaldeko Europako estatu burujabea da. Iparraldean Herbehereak ditu, Alemania ekialdean, Luxenburgo hego-ekialdean, Frantzia hego-mendebaldean, eta Ipar itsasoa ipar-mendebaldean. 30.528 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 11,4 milioi biztanle zituen 2018an. Brusela hiriburua eta hiri nagusia da.
Monarkia konstituzional federala da. Bi eskualde nagusik osatzen dute: Valonia frantsesduna hegoaldean, eta Flandria nederlanderaduna iparraldean, tartean Bruselako eskualdea dagoela. Hizkuntza ofizialak nederlandera, frantsesa eta alemana dira, eta katolizismoa erlijio nagusia da.
1830. urtean lortu zuen burujabetasuna, Herbehereetatik bereizita, erlijioa aitzakia harturik. Lehen Mundu Gerran eta Bigarren Mundu Gerran alemanen mendean egon zen. Harrezkero, eta bere txikitasunean, herrialde moderno eta teknologian aurreratua bilakatu da, Europar Batasunaren barruan. Azkeneko urteotan, krisi ekonomikoak, flandriarren eta valoniarren arteko tirabirak, eta eskuin muturraren gorakadak kinka larrian jarri dute herrialdearen barne egoera eta izatea bera.
Belgikako ekonomian, garrantzi handikoak dira industria (elikagaiak, siderurgia, ehungintza) eta, batez ere, zerbitzuak. Hartara, zerbitzuek ematen dute Belgikako barne produktu gordinaren % 77,2, industriak % 22,1 eta nekazaritzak % 0,7 (2017).
More about Belgika
- Currency Euro
- Calling code +32
- Internet domain .be
- Mains voltage 230V/50Hz
- Democracy index 7.51
- Population 11584008
- Area 30528
- Driving side right