Zamora

Zamora izen bereko probintziako hiriburua da. Gaztela eta Leongo Autonomia Erkidegoan kokatuta dago. 2005ean 66.123 biztanle zituen, eta 10,5 km²-ko azalera du. Itsas mailatik 652 metrora kokatuta dago. XX. mendeaz gero, biztanle-kopurua gehitzen joan da, pixkanaka-pixkanaka baina etengabe, probintziako jendea erakarri duelako. Probintziako administrazio eta merkataritza eta garraiabideen gune nagusia da.

Historia

Aurreneko berriak Ptolomeok ematen ditu vacceo-en Oceludusum izeneko herriaz ari dela. Alfontso I.a Asturiaskoak berreskuratu zuen 747. urtean. 879an, Muhammad I.ak birrindu zuen, eta hondakinetan geratu zen harik eta Alfontso III.a Leongoak berriz eraiki zuen arte (883). Handik hara Duero ibaiaren arroa babesteko gotorleku izan zen, Tororekin batera. Hori dela eta, 988an, Almanzorek eraitsi zuen berriz, eta hutsik geratu zen XI. mendea arte. 1061ean, Fernando I.a Gaztelakoak jendea eraman zuen eta foruak eman zizkion. XI. mendetik aurrera, ehungintzak indarra hartu zuen. Zamoraren historian industria-mota horri lotuta egon da hiriaren bilakaera.

Photographies by:
Statistics: Position
4530
Statistics: Rank
73512

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
857934162Click/tap this sequence: 5378
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Zamora ?

Booking.com

What can you do near Zamora ?

9.008.183 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 1.952 visits today.