Falles ( Valentziako Fallak )

Valentziako Fallak (valentzieraz Falles, gaztelaniaz Fallas) Valentziako Erkidegoko herri batzuetan martxoaren 15etik 19 arte ospatzen den jaia da, horien artean Valentzian bertan ospatzen direnak .

Festes de Sant Josep ("San Joseren festak") San Joseren omenez ospatzen da, zurginen patroia dena. Argentinako Mar del Plata hirian ere ospatzen dira, valentziar etorkin ugari hartu baititu.

Falla izendapena, orokorrean material erregarriz eginiko eraikuntza artistikoen ondorioz jasotzen du, ninot bezala ezagutzen diren irudiak eta elementu konposaketak irudikatzen dituztenak. Historian zehar, materialak eboluzionatzen joan dira, baina, tradizionalki, ninot hauek argizarizkoak ziren. Gaur egun, tamaina handieneko irudiak, kortxo zuri bezala ere ezagutzen den poliestireno hedatuz egiten dira, arinagoak eta tamaina handiagokoak diren irudiak egitea ahalbidetzen baitu. Nazioarteko interes turistikoko jai bezala katalogatua dago.

Valentzian, izena arlo guztietara hedatzeko ohiturarekin, izen hau, jaiaren izen orokorrera eta falla batzordea osatzen duten biztanle taldera ere hedatzen da, batzorde honetako kideak, faller/fallero edo fallera bezala ezagutzen direlarik. Falla batzorde bakoitzak, faller talde bakoitzak, lehiaketan parte hartzen duen falla (monumentua) bat aurkezten du.