چهلستون
( Txehel Sotun lorategia )Txehel Sotun lorategia persieraz: چهل ستون, Bāgh-e Txehel Sotun, "Berrogei zutabe") persiar lorategi historikoa da, Isfahan hirian (Iran). Berez, bertan dagoen jauregiaren izena da, Abbas II.a xahk eraikia bere aisiarako eta harrera ofizialak egiteko. Jauregi honetan xahk eta bere oinordekoek agintariak eta enbaxadoreak hartzen zituzten, bai terrezan bai aretoetan. Lorategia Naqsh-e Jahan plazaren ondoan dago.
Txehel Sotun izenak "Berrogei zutabe" esan nahi du persieraz, eta inspiratuta dago sarrera pabilioiko hogei zurezko zutabe lirainetan, zeinak aurreko urmaelean islatzean berrogei diruditelako.
Gehitu iruzkin berria