Timbuktu (tuareg hizkuntzaz: Tin Buqt; koyra chiini hizkuntzaz: Tumbutu; frantsesez: Tombouctou) Maliko hiria da, Timbuktu eskualdeko hiriburua. 2009an 54.453 biztanle zituen. 1988an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen hirigune historikoa.

Historia

K. a. 1100. urtean sortu zuten hiria; tuareg nomaden geralekua zen. XIII. mendean Maliko Inperioaren barnean zegoen eta hango sultanak Djingareyber Mezkita Handia eta Madugu errege jauregia eraiki zituen. XIV. mendean, Mansa Musa Maliko Inperioko hamargarren mansaren garaian, aberastu zen; garai hartan urrea eta esklaboak salerosten ziren hirian. 1591. urtean Marokok inbaditu zuen eta gainbehera etorri zen hiriaren oparotasuna. XVI. eta XVII. mendeetan hiriburu kultural eta espirituala izan zen eta Islamaren hedapen-gunea. 1855ean, Alemaniako Heinrich Barth esploratzailea hiriraino iritsi zen Tripolitik hasita[1]. 1893. urtean frantsesek hartu zuten eta 1960. urtean Maliko Errepublikako hiri bihurtu zen.

2012ko tuareg matxinadaren ondoren, MNLAk Azawaden independentzia adierazi zuen, Timbuktu barne[2]. Luze gabe, ordea, Ansar Dine, Islamiar Magrebeko Al Kaida (AQMI)) eta Mendebaldeko Afrikan Batasun eta Jihadaren aldeko Mugimendua (MOJWA) talde islamista erradikalen esku gelditu zen hiriaren agintea, eta xaria ezarri zuten[3]. 2013ko urtarrilaren 28an, Maliko gobernuaren armadak berreskuratu zuen hiria, frantziar tropen laguntzaz[4].

Esplorazioaren kronologia. argia.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) (Noiz kontsultatua: 2016-11-11). Zergatik ez du onartzen nazioarteak Azawaden independentzia?. argia.eus (Noiz kontsultatua: 2016-11-11). Maliko iparraldea: arriskuan munduko ondarearen bi leku. unescoetxea.org (Noiz kontsultatua: 2016-11-11). Euphoria as French, Malian troops take historic Timbuktu. france24.com (Noiz kontsultatua: 2016-11-11).
Photographies by:
Flickr user: Emilio Labrador Santiago de Chile https://www.flickr.com/people/3059349393/ - CC BY 2.0
Mousssa NIAKATE - CC BY-SA 4.0
Statistics: Position
225
Statistics: Rank
461982

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
876315294Click/tap this sequence: 7711
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Timbuktu ?

Booking.com

What can you do near Timbuktu ?

9.002.450 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 2.836 visits today.