Terceira

( Terceira uhartea )

Terceira uhartea Azoreetako (Portugal) erdialdeko uhartea da, 403 km²-ko azalera daukana eta 2011an 54.996 biztanle zituena. “Ilha Lilás” (Uharte moreak) ezizena ematen zaio eta uhartediko irla handienetako bat da.

Historia

2000 urte dituzten hilobiak aurkitu dira, beraz badirudi asentamenduak izan zirela XV mendean portugaldarrak iritsi aurretik. Angelino Dalorto-k Iralandatik mendebaldera zeuden "Bracile" uharteak marraztu zituen 1325an, hortik sortu zen mendebaldeko "Brasil" herri mitologikoaren kondaira, eta 1436ko mapa veneziar batean Brasil uhartea marrazturik dago. Aurkikuntza ofiziala, baina, Vicente de Lagos marinelak egin zuen 1445eko urtarrilaren 1ean eta Ilha de Jesus Cristo izena eman zion. Gerora "Terceira" izena nagusitu da, Azoreetan aurkitu zen hirugarren uhartea izan baitzen.

Henrike Nabigatzailearen zerbitzuan zegoan Jácome de Bruges flandriarrak Herbehereetako nekazari, arrantzale eta merkatariak ekarri zituen Azore uharteak kolonizatzera.

XVI mendean Ekialdeko Indietarako geldiune garrantzitsua bihurtu zen eta kaia karabela eta galeoiez beteta egon ohi zen. Elizak, komentuak, jauregiak eta gotorleku militarrak eraiki ziren. Guimarãesko noblea zen Pero Anes do Canto (1480–1556) izan zen Terceira uharteko gotorlekuen agintaria eta Portugalgo koroak titulu heredagarria bihurtu zuen, Canto familia beraz hirurehun urtetan uharteko nagusia izan zen.

1980ko urtarrilaren 1ean lurrikara izan zen eta Angra do Heroísmok kalte handiak jasan zituen. Lau urtetan berriztu zuten herria eta 1983an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Photographies by:
Statistics: Position
4686
Statistics: Rank
74533

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
981732465Click/tap this sequence: 5915
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Terceira uhartea ?

Booking.com

What can you do near Terceira uhartea ?

8.733.951 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 6.844 visits today.