سقطرى

( Sokotra )

Sokotra (arabieraz سقطرى Suquṭrā) Indiako ozeanoan dagoen lau uhartetako uhartedi txikia da, Afrikako Adarreko kostaldetik gertu eta Arabiar penintsulatik 350 kilometrotara kokaturik. Yemengo Errepublikako Hadramaut gobernantziaren zati bat da. Somaliak uhartediaren jabetza aldarrikatzen du.

Historia

Bertako kondairak dio 52 urtean Tomas apostoluak kristautasuna ekarri zuela uhartedira. X. mendean Abu Mohammed Al-Hassan Al-Hamdani geografoak esan zuen biztanle gehienak kristauak zirela. Nestorianoak ziren baina antzinako erritual magikoak praktikatzeari ekin zioten. 1507an, Portugal saiatu zen uhartedia arabiar boteretik "askatzen", baina ongi etorria ez zen portugaldarrek espero zuten bezain beroa izan eta lau urte berantago uharteak utzi behar izan zituzten.

1511n uharteak Mahra sultangoaren kontrolpean erori ziren 1886an britainiar protektoratu bihurtu arte.

1967ko urrian Mahra sultangoa indargabetua izan zen eta azaroaren 30an Hego Yemengo zati bihurtu. Gaur egun Yemenen dago.

Photographies by:
Andrey Kotov200514 - CC BY-SA 4.0
Statistics: Position
1395
Statistics: Rank
87806

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
572689314Click/tap this sequence: 9481

Google street view

Where can you sleep near Sokotra ?

Booking.com
490.012 visits in total, 9.198 Points of interest, 404 Destinations, 61 visits today.