Schloss Sigmaringen

( Sigmaringen gaztelua )

Sigmaringen gaztelua (alemanez Schloss Sigmaringen) Alemaniako Baden-Württemberg estatuko Sigmaringen hirian dagoen gaztelu bat da. Gaztelu hau Hohenzollern-Sigmaringen konderria edo estatuko printzeen egoitza izan zen.

Historia

Lehenbiziko gaztelua Erdi Aroan XI. mendean eraiki zen, jada 1077an Rudolf Rheinfeldengoak Henrike IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren aurka zeraman borrokan zehar setio bat jasan zuela aipatzen delarik. Hohenzollern dinastiaren bi adarretako baten jabetzara iragan zen.

XIX. mendearen hasieran Napoleon Bonapartek Europako mapa berdiseinatu zuenean Hohenzollerndarrak printze bilakatu ziren, baina haien loriak denbora gutxi iraun zuen, 1849an Prusiak heuren printzerria bereganatu baitzuen.

Bigarren Mundu Gerra amaitzear zegoela hiria eta gaztelua bera Frantziako Vichyko gobernuko kolaborazionesten babesleku bilakatu zen, haien artean Philippe Pétain bera eta bere emaztea zeudelarik.

1945eko apirilean estatubatuarrek gaztelua bereganatu eta bertan zeuden frantziar kolaborazionistak Frantziara itzuli zituen, bertan epaituak eta naziei laguntza emateagatik zigortuak izan zirelarik.

Photographies by:
Statistics: Position
1061
Statistics: Rank
106184

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
429358167Click/tap this sequence: 8148
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Sigmaringen gaztelua ?

Booking.com
491.351 visits in total, 9.211 Points of interest, 405 Destinations, 38 visits today.