Shahrisabz (uzbekeraz: Shahrisabz, persieraz: شهر سبز, Shahr-e Sabz, errusieraz: Шахрисабз, batzuetan Shakhrisabz) Uzbekistanen dagoen hiria da, Samarkandatik 80 km hegoaldera. 53.000 biztanle inguru ditu (1991). Behiala Asia Erdialdeko hiri nagusi bat izan zen, batez ere Tamerlan konkistatzaile turko-mogolaren jaioterria izanagatik ezaguna. ''Shahr-e Sabz (شهر سبز) izenak "hiri berde" esan nahi du persieraz.
Timuridar leinuak eraikitako hainbat monumentu daude bertan, XV eta XVI. mendeetakoak. Horregatik, hirigune historikoko 240 ha Gizateriaren Ondare izendatu zuen Unescok 2000n.
Photographies by:
Jean-Pierre Dalbéra from Paris, France - CC BY 2.0
Zones
Statistics: Position
2166
Statistics: Rank
57176
Gehitu iruzkin berria