Segesta

Segesta (antzinako grezieraz: Ἕγεστα, Egesta; sizilieraz: Seggesta) Siziliako antzinako hiria zen, Palermoren eta Trapaniren artean, gaur egungo Calatafimi, Alcamo eta Gibellina hirietatik hurbil.

Segesta (antzinako grezieraz: Ἕγεστα, Egesta; sizilieraz: Seggesta) Siziliako antzinako hiria zen, Palermoren eta Trapaniren artean, gaur egungo Calatafimi, Alcamo eta Gibellina hirietatik hurbil.

Historia Antzinaroa

Elimoen gune politikoa izan zen. Herri honen beste hiri garrantzitsu batzuk Erice eta Entella izan ziren. Tuzidides historialari greziarrak aipaturiko elezaharren arabera, Troiako itsas gizonek sortu zuten[1]. Beste batzuen arabera, fozearrak izan ziren fundatzaileak.

 
Elimoen hiriak.

Virgilioren arabera, Segestaren sortzaileak elimoen erregea Azestes[2] eta Eneasen herria (Azestes erregetzat nahi zuena), izan ziren. Hiri greziarra izan arren, feniziarren agintepeko hiria izan zen K.a. VII. mendean, eta kartagotarrek hartu zuten K.a. 409an. Tuzididesen arabera Segestako biztanleak barbaroak ziren. Badakigu ez zirela sikanoak ezta lehenago greziar hiri bat existituko zenik ere. Segestako populazioa elimoen eta Greziako joniarren arteko nahasketa zen. Denbora pasa ahala, gero eta gehiago helenizatu zirenak.

Segestak eta Selinontek etengabeko gatazkak izan zituzten, azken honek Tirreniar itsasoan portu bat nahi zuelako. Lehenengo bataila K.a. 580-576an artean gertatu zen, eta hurrengoa K.a. 454an. Geroko gatazkak Sizilia osoan zehar hedatu ziren. Aipatutako lehenengo gerra Segestak irabazi zuen, Penpatlosek zuzendutako Rodasko eta Knidoko emigranteei esker. Diodoro Sikulok Lilibearekin izandako K.a. 454. urteko borroka aipatu zuen, Mazaros eskualdea eskuratzearen. Lakesek zuzendutako Atenasko lehenengo espedizioa (K.a. 427an), Segesta Atenasen aliatua izan zen baina atarramendu eskasarekin. Geroago, Selinonte Sirakusarekin aliatzean, Segesta setiatu zuten itsasoz eta lehorrez. Orduan, hiriak Agrigentori, Kartagori eta Atenasi laguntza eskatu zien. Azken honek, Segestaren mezularien gezurra, hiria aberatsa zela, sinistuz, flota bat bidali zuen K.a. 416an. Niziasek proposatu zuen Selinonte zuzenean erasotzea, baina azkenik, atenastarrek erabaki zuten Sirakusaren kontra joatea. Hori dela eta, Segesta eta Selinonteren arteko gatazka bigarren mailara pasatu zen. K.a. 415eko udan, Atenasko flota Hikara[3] hiria hartu ondoren Segestaraino heldu zen. Baina atenastarrek guda galdu zutenean, Segesta haren aliatua zenez, Selinonteren mehatxupean egon zen eta berriro Kartagoren laguntza eskatu zuen. Hauek 5.000 afrikar eta 800 mertzenariekin garaipena lortu zuten K.a. 410ean.

 
Segestako didrakma K. a. 461-415

Hurrengo urtean, kartagotarrak Lilibean lehorreratu eta gero Selinonte eta Himera suntsitu zituzten. Segesta Kartagoren aliatua zen K.a. 397arte. Urte horretan, Dionisio Zaharra Sirakusakoak espedizio bat gidatu zuen eta Motia setioatzean, kinka larrian jarri zituen kartagotarrak. Motia konkistatu ondoren, Segesta setiatu zuen baina hiriak aurre egin zion kartagotarrak Himilkonek gidaturik, etorri arte. Hiria berriro aipatzen da Agatoklesen garaian. Izan ere, hau Afrikatik itzuli zenean, K.a. 307an, Segestan lehorreratu zen eta aliatutzat hartu ziren. Hala ere, tiranoa segestarren kontra bihurtu zen, gizonezko guztiak erail zituen, (10.000 inguru) hiria arpilatu, eta emakumeak eta umeak esklabu saldu zituen. Hiriaren izena aldatu ondoren, Dicepolis, haren aldera pasatu ziren iheslariei eman zien. Geroago, hiriak antzinako izena berreskuratu zuen eta independentea izan zen. K.a. 276an Pirroren bandora pasatu zen, baina honek alde egin zuenean, Zizeronen ustez, kartagotarrek menperatu eta arpilatu zuten.

Gerra Punikoak

Lehen Gerra Punikoa heldu arte kartagotarrek kontrolatu zuten. K.a. 276. urtean, Apio Klaudio kontsulak alperrik eraso egin zuen, baina beranduago hiriak kartagotar goarnizioa hil zuen eta Erromarekin aliatu zen. Kartagotarrek setiatu zuten, eta errenditzear zegoela, Duiliok (itsasoan garaipen bat lortu ondoren) Segesta askatu zuen K.a. 260an.

Erromatar garaia

Erromak ondo tratatu zuen hiria uharteko lehenengo aliatua zelako eta haren biztanleak troiar leinukoak zirelako. Hiri askea eta babestua aitortu zen (foedere immunes ac liberi). Kartagoren suntsitu orduko, Hirugarren Gerra Punikoaren ondoren (K.a. 149-146), Eszipion Afrikarrak Diana estatua itzuli zion hiriari, kartagotarrek K.a. 273an eraman zutena. Bigarren Gerra Serbilaren garaian lurralde hori kaltetuena izan zen. Atenionen matxinada Segestan hasi zen K.a. 104ean. Erromatarren menpean, hiria ez zen gehiegi aipatu. Zizeronen garaian hiri garrantzitsua zen, portu bat zuelako (Castellammare del Golfo), 10 km.tara. Portuak hiria baino munta handiago zuen Estrabonen garaian merkataritzarako baldintza hobeak zituelako. Hiriak erromatar hiritartasuna hartu zuen baina inperioaren garaian gainbehera joan zen. Bandaloek suntsitu zuten, zaharberritu bazen ere, IX. mendean desagertu zen sarrazenoen erasoengatik. Gaurko aztarka arkeologikoek erakusten dutenez, normandiar aldian, lekua islamiar komuninate batek berrerabili zuen. Indusketek agerian utzi dituzte XII. mendeko islamiar hilerri bat eta meskita bat, normandiar gazteluaren ondoan kokaturik. Ageri denez, meskita XIII. mendean suntsitu zen, kristau noble berria etorri ondoren. Beharbada, hiria abandonatu zen XIII. mendeko bigarren erdian.

Tuzidides VI,2.Krimiso tokiko jainko-ibaiaren eta dardaniar emakume baten semea zen.Hikara Palermotik 24 Km. mendebaldera zegoen, gaur egungo Carini, itsasoaren hurbil baino ez kostaldean.
Photographies by:
Statistics: Position
6832
Statistics: Rank
45945

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
986175423Click/tap this sequence: 8199
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Segesta ?

Booking.com
9.003.812 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 1.151 visits today.