Schweriner Schloss

( Schweringo gaztelua )

Schweringo gaztelua (alemanez Schweriner schloss) Mecklenburg-Aurrepomerania estatuko hiriburua den Schwerin hiriko gaztelua da. Mendeetan zehar Mecklenburgeko dukeen egoitza izan zen eta gaur egun Mecklenburg-Aurrepomeraniako parlamentua dago bertan.

Historia

Ibrahim Ben Jacub sefardiak 973an gaztelu bat inguru honetan ikusi zuela kontatu zuen. Obotrita leinu eslaviarraren Zuarin gaztelua zen. 1160an Henrike III.ak (Heinrich der Löwe) herria konkistatu behar zuenean eslaviarrek gotorlekua suntsitu zuten eta eskualdetik alde egin zuten. Garrantzi estrategikoa handia zuela ikusirik urte hartan bertan hiri berria fundatu eta gaztelu berria eraikitzen hasi ziren. Henrike III.ak bere menpekoa zen Gunzelin von Hagenen esku utzi zuen zeina Mecklenburgeko dukearen semea zen. 1918ra arte iraun zuen dukeen aginteak Schwerinen.

1358an dukerriaren aberastasunaz baliatuz gaztelua berriztatzeari ekin zioten. XVI. mendean gazteluak gotorleku funtzioa betetzeari utzi eta jauregi izatera pasa zen. Babes elementu guztiak kendu eta Lübeckeko meategietatik ekarritako terrakotaz gaztelurako apaingarriak egin ziren. 1560 eta 1563 artean kapera protestante bat eraiki zen gazteluaren barruan. Hau izan zen Alemania guztiko lehenengo eliza protestantea.

1756 eta 1837 artean dukeek Schwerin utzi eta Ludwigslusteko gaztelua aukeratu zuten bizitzeko. Berriz itzultzerakoan hainbat berriztapen egin zizkioten gazteluari.

1918an Dukeek abdikatzerakoan gaztelua museo bihurtu zen eta 1948an aldiz sortu berria zen estatuko parlamentua hartu zuen bere baitan.

Photographies by:
WorldKnowledge0815 - CC BY-SA 3.0
Statistics: Position
4606
Statistics: Rank
22462

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
137925468Click/tap this sequence: 6521
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Schweringo gaztelua ?

Booking.com
491.602 visits in total, 9.211 Points of interest, 405 Destinations, 74 visits today.