Sana (arabieraz: صنعاء Ṣanʿāʾ, sˤɑnʕaːʔ ahoskatua) Yemengo hiriburua da. 2004ko datuen arabera, 1.747.627 biztanle zituen.

Historia
 
Sana 1926an.

Sana Sabako Erresuma mitikoaren hiri bat da. Haren jatorria K.a. VI. mendeaan kokatu da. Hiriaren lehenengo erreferentzia idatziak, bestetik, K.a. I. mendean agertzen dira. Hipotesi moduan ere VI. mendearen hasieran, Sana Himyaritar Erresumaren hiriburua izan ote zen esan da baita ere. Yūsuf Dhū Nuwas Himyarren azken erregeak boterea eskuratu zuenean Sana Aksumgo Erresuma ordeko hiria zen. 570. urtean, azkenik, Sasandar Inperioaren eskuetan erori zen.

Islam zabaltzeko prozesuan, nahiz eta Yemenen toki askotan azpiestatuak egon arren, Sanak gobernuaren egoitza izaten jarraitu zuen, eta estatus garrantzitsua hartu zuen Yemengo lurraldean. IX. eta X. mendeetan, Al-Hamdani yemendar geografoak hiriaren garbitasuna aipatu zuen, esanez «bizilekurik xumeenak putzu bat edo bi, lorategi bat eta hobi septiko handiak bananduta dituela, gorotzik gabe, usain txarrik gabe, pastura eta bidezidor irekiekin egindako argamasa gogor bat (adobe eta cob, seguruenik) erabiltzeagatik».

X. mendean, Ibn Rustah geografo persiarrak Sanari buruz idatzi zuen: «Yemenen ezin da aurkitu hiri handiagoa, jendetsuagoa edo oparoagoa, jatorri nobleagokoa edo hau baino janari gozoagoa duena».

1062an, Ali al-Sulayhi eta bere emazte Asma erregina ospetsua buru zituen dinastia sulayidoak hartu zuen Sana. Sulayidarrak Egiptoko musulman ismailitarrarengana makurtutako kalifato fatimiarekin lerrokatu ziren, Arabiako zatirik handiena jarraitzen zuen Bagdadeko kalifato abasidorantz baino gehiago.

1517an mamelukoak heldu ziren. Ondoren, mamelukoak Otomandar Inperioak garaitu zituen Egipton eta, ondorioz, Sana otomandarren eskuetara pasa zen. 1538tik 1635ra, Sana vilajet otomandarraren hiriburua izan zen. 1872 eta 1918 artean berriro ere vilajet otomandarraren hiriburua izan zen.

1918an, Saná Yahya Muhammad Hamid ed-Din imanaren hiriburua Ipar Yemenen izan zen. 1962an iraultza batek imana boteretik kendu zuen eta hiria Yemengo Arabiar Errepublikaren hiriburua izan zen. 1990 bi Yemenen batzeko prozesuan, Hego Yemen eta Ipar Yemen, hiria berriro ere hiriburua izendatu zuten.

1972an Sananen aipatu beharreko aurkikuntza eman zen Sanan: Sanako Mezkita Handian Sanako Eskuizkribuak bezala ezagutzen diren testuak aurkitu zituzten. Testu horietan Korannen lehenengo bertsoak daude jasota; aurkikuntzaren garrantzi nagusia da lerro horiek gaur egun ezagutzen direnekin aldaketak erakusten dituztela.[1]

1990an Jemen herrialde batua izatera igaro zenean, estatu berriko hiriburua bilakatu zen. Ali Abdullah Saleh presidenteak bertan hartu zuen egoitza, eta boterean iraun zuen 2011ko iraultza batek kargutik kendu zuen arte: Salehk hiria utzi zuen, eta gudua izan zen hiriaren kontrolerako zeinean Salehren kontrako Sadiq al-Ahmar sheikhak irabazi zuen probisionalki.

Jemengo gerra zibilaren kontestuan, Huthien talde xiitak hartu zuen hiriaren kontrola 2014an, eta harekin aliaturik Saleh presidente ohia iritsi zen hiriburura berriro. Baina Huthien eta Salehren arteko borrokak piztu ziren geroago 2017an berriro, eta Saleh bera hil zen horietan.

Sana huthien eskuetan dagoenetik, beraien etsai nagusi Saudi Arabiaren aire erasoak jasan ditu hiriak harrezkero.

[1]
Photographies by:
Ferdinand Reus from Arnhem, Holland - CC BY-SA 2.0
Statistics: Position
596
Statistics: Rank
161318

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
834569127Click/tap this sequence: 8778
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Sana ?

Booking.com
491.466 visits in total, 9.211 Points of interest, 405 Destinations, 92 visits today.