Saint John's Antigua eta Barbudako hiriburua eta hiririk handiena da; Karibe Itsasoan dagoen Antigua uhartean dago, Antilla Txikietan. 2008an hiriak 23.342 biztanle zituen; estatu zein uharteko merkataritza-zentro eta portu nagusia da.
Saint John's Antigua eta Barbudako hiriburua eta hiririk handiena da; Karibe Itsasoan dagoen Antigua uhartean dago, Antilla Txikietan. 2008an hiriak 23.342 biztanle zituen; estatu zein uharteko merkataritza-zentro eta portu nagusia da.
Europarren aurretik bertan bizi zirenek Wadadli deitzen zuten uhartea 1493 arte Kristobal Kolonek Antigua izena ipini arte.
Bere sorreratik uhartearen hiriburu administratiboa izan den Saint John's 1632an jaio zen etxe-talde txiki gisa, Edward Warnerren buruzagitzapean ondoko Saint Kitts uhartetik heldu zen britainiar talde baten eskutik. Hortik aurrera Britainiar Uharteetatik etorritako biztanleak heltzen hasi ziren, bereziki Irlandatik. Bertako karibearrekin zein frantsesekin lehian ibili ziren lehen urteetan.
1667rako herria handituta zegoen; Afrikatik esklabuak ere hasi ziren heltzen. 1680an gotorleku bat Rat uhartean eraikitzeari ekin zioten, badiaren parean; 1704an amaituta, Fort James izena ipini zioten. Bitartean, 1689rako Falmouth[1] baino handiagoa zen dagoeneko baina hurrengo urtean zikloi tropikal batek herri ia osoa eta portuan zeuden itsasontzi guztiak suntsitu zituen.
1702an kaleak ganoraz doseinatu ziren eta azoka bat eraiki zen. 1747an Justizia Gortearen eraikuntza hasi zen; bere egitekoetarako erabiltzen ez zenean dantzaleku bihurtzen zen. Gaur egun Antigua eta Barbudako Museoa da. 1769an sute batek 260 bat etxe erre zituen, herriaren bi herenak.
1784an Horatio Nelson ospetsua heldu zen oraindik oso ezaguna ez zenean; egun bere izena daraman ontziola eraikitzea agindu zuen. Ez zituen harreman onak garatu bertako biztanleekin eta denbora gehiena herriaren aurrean ainguratuta zegoen bere itsasontzian ematen zuen.
1801ean gobernadorearen egoitza eraikitzen hasi ziren; lehenago alokatutako etxeetan bizi zen. 1830ean Britainiar Antilletako estraineko liburutegia egin zen; pribatua zen. 1842an "hiri" titulua eman zitzaion, elizbarrutia osatzearekin batera. Madeiratik heldutako etorkinekin hiria are gehiago handitu zen eta 1850ean edateko uraren zerbitzua ezarri zen, hiriaren kanpoaldean egin zen urtegi baten bitartez.
Beti uhartearen bizitzaren bihotza, 1981ean Antigua eta Barbudak independentzia lortu zutenean estatu berriaren hiriburua bihurtu zen.
↑ Hegoaldean, herriska hau Liberta uharteko hirugarren hiriaren ondoan dago.
Gehitu iruzkin berria