Tractat dels Pirineus ( Pirinioetako Hitzarmena )

Pirinioetako Hitzarmena (edo Pirinioetako Bakea) Espainia eta Frantziako monarkiek sinatutako 124 artikulutako Nazioarteko Hitzarmen bat da.1659ko azaroaren 7an Bidaso ibaiaren erdian sinatu zen, gaur egun Irun eta Hendaia herriek zaintzen duten Konpantzia uhartean, Ipar Euskal Herria eta Hego Euskal Herriaren arteko mugan, helburu hau izanik: 1635ean Hogeita Hamar Urteko Gerran abiatu zen gatazka amaiaraztea.