Pasta ( Pasta (orea) )

Pasta jakiak Asian du jatorria, eta arabiarren bitartez Europa aldera ekarria da. Pasta Italiarra da gurean berriz ezagunena, irin edo semola (irina izatera iritsi gabeko pinporta finak) gogorra (gluten edo proteina askokoa) gatza eta ura nahasi, eta landuz lortzen den ore edo jakia da. Ore horri, lehortu aurretik luzatu, zabaldu eta forma desberdinak ematen zaizkio. Egin berritan pasta freskoa deitzen zaio. Saltzen den pasta gehiena ez da freskoa, lehorra baizik.

Pastak bere horretan ez du zapore handirik. Beste osagai batzuekin nahasi beharko da zaporea har dezan.

Pastaren orea prestatzeko garaian, batzuetan arrautza ere gehitzen da, modu honetan pastak zapore pitin bat gehiago hartuko du, eta testura egonkorragoa izango du. Batzuetan, kolorea emateko barazki pureak edo ongailuak erabiltzen dira: ziazerba, erremolatxa, azenarioa, kurkuma...

Destinations