Red king crab ( Paralithodes camtschaticus )

Karramarro gorri erraldoia, Kamchatkako karramarroa, edo Alaskako txangurru, (Paralithodes camtschaticus) krustazeo decapodo litodido espeziea da. Bering Itsasoan bizi da. Haren arrantzak garrantzi handia du zeren eta espeziea gastronomian oso baloratua baitago, baita gurean ere. Errusiatik potoetan mundu osoan saltzen da. Komertzialki Errege Karramarro Errusiarra eta Urre Gorria izenekin zabaldu da. Jendartean txaka esaten zaio, izen komertzial baten moldaketa (Chatka).