تدمر

( Palmira )

Palmira (Palmirako arameraz: , Tadmor; arabieraz: تدمر‎Tadmor, «datil palmondoen hiria») antzinako hiri semita da, Siriako basamortuan dagoena, Homs eskualdean, egungo Tadmur hiritik 3 kilometrora. Gaur egun, hiriaren hondakin zabalak baino ez dira geratzen, nazioarteko turismo handia hartzen dutenak. Antzinako Palmirako erresuma nabateoen hiriburu izan zen Zenobia erreginaren agintaldi laburrean, 266 eta 272 bitartean.

Palmira (Palmirako arameraz: , Tadmor; arabieraz: تدمر‎Tadmor, «datil palmondoen hiria») antzinako hiri semita da, Siriako basamortuan dagoena, Homs eskualdean, egungo Tadmur hiritik 3 kilometrora. Gaur egun, hiriaren hondakin zabalak baino ez dira geratzen, nazioarteko turismo handia hartzen dutenak. Antzinako Palmirako erresuma nabateoen hiriburu izan zen Zenobia erreginaren agintaldi laburrean, 266 eta 272 bitartean.

Historia Palmirako gunearen populatze-prozesuaren egonkortzea

Afqako oasiaren auzogunean gertatu ziren, Mariko artxibategietatik euren existentzia ezagutzen den lehen finkapenak. Biblian, Tadmor eta Tamar izenekin aipatzen da (Itsaso Hiletik gertu dagoen beste hiri batekin nahasketa dagoen arren). Sirian seleuzidarrak nagusi izan ziren garaian, Palmirak bere independentzia lortu zuen.

Brontze Aroan zehar, Siriako lurraldeetako biztanleriak, nomadismoa gutxitu eta egonkortasuna handitu zuen. Prozesu horretan eragin handia izan zuen nekazaritza jardueren zabalkuntzak. Hala ere, herri ezberdinen arteko gatazkak ugariak izan ziren[1].

Autore batzuen ustez, Palmirako inguruetan finkatu ziren lehen herriak ezin dira etnikoki sailkatu ez zutelako etnia zehatzik osatzen. Horren inguruko eztabaida amaiezina da. Hala ere, Smithek, Palmirako lehen komunitateak arabiar bezala sailkatzen direla dio. Argi dago oasian komunitate bat zegoela eta inguruko beste komunitate batzuek euren nomadismoa gutxitu zutela, oasiko komunitatean integratuz. Ezin da zehaztasunez jakin hasierako talde horiek nondik zetozen, baina merkataritza, nekazaritza eta artzaintza bezalako jarduerak burutzen zituzten eta euren arteko harreman gero eta ugariagoak hedatu ziren [2]. Amoritek, aramearrek eta arabiarrek oasiko ingurua populatzeko prozesuaren hasieran parte hartu zutela defendatzen dute autore ezberdinek [2].

Konkista erromatarra eta erromanizazioa

K. a. 41ean, Palmirako biztanleak Marko Antonioren tropetatik ihes egin zuten Eufrates ibaiaren beste aldera. I. mendean, Siria erromatar probintzia bihurtu zen, eta hiriak aurrera egin zuen karabanen merkataritzarekin, Zetaren Bidean baitzegoen.

Zalantzak badaude ere, aditu gehienen ustez, Palmira independentea zen erromatarrek hiria hartzearen aurreko momentuan.[3] Hiriaren konkista erromatarraren inguruan hitz egiterakoan, historiagileen arteko eztabaida sortzen da. Pat Southern autoreak hurrengo azalpena ematen du horren inguruan: “Data proposatua lehenengo mendetik hirugarrenera doa, Tiberiorekin hasita, edo semetzat hartu zuen Germanikorekin. Probabilitate gutxiagorekin Neronek Palmira bereganatu zuela proposatu izan da bere jenerala zen Domitio Korbulo ekialdean kanpainak burutu zituenean eta Partiarekin bake luze bat lortzean arrakasta izan zuenean. Vespasiano, 69ko guda zibilaren ondoren Neronen lekua hartu zuena, beste hautagai bat da. Azken honen agintaldian, erromatarrak errepideak eraikitzen ari ziren Palmiratik ekialdera zeuden lurretan”.[3] Hala ere, ikusiko dugun bezala, garai erromatarreko administrazio eredua 74. urterako funtzionatzen ari zen hirian.[4]

Erromatar erakundeak finkatu zirenean batez ere, garrantzi handiko gunea izan zen ekonomiaren eta merkataritzaren ikuspuntuetatik. Hiriaren monumentalismo eta arkitektura eredu famatuak ere, garai erromatarren garatu ziren gehien bat. Zetaren bidea eta Arabiatik zetozen beste ibilbide batzuk bertatik igarotzen ziren. Beraz, nodo lana egiten zuen mediterraneoko portuen eta kontinente asiarreko lur urrunen artean. Ibilbide honi esker, Txina, India, eta beste lurralde batzuetako luxuzko produktuak (zeta, espeziak, jadea, bolia, mirra, perlak, harribitxiak, lurrina, ebanoa, zeramikak, marmolez eta brontzez egindako lanak...)[5] Erromara heltzen ziren bitartekari ezberdinetatik pasatu ondoren. Hiriaren garrantzi ekonomikoa da, hain zuzen ere, diplomaziarekin eta kanpo-politikarekin batera, Palmiran tropa kopuru deigarria topatzea azaltzen duena. Inperioko mugan kokatutako eremu honetan, merkataritza eta produktuen ibilbide zuzena ziurtatzea presentzia militar indartsua behar zuen. Denboran zehar, Palmirak Erromatar Inperioaren menpe lortu zituen abantaila administratibo, politiko eta ekonomikoak ulertzeko, beharrezkoa da faktore geopolitikoak eta ekonomikoak aztertzea.[6]

Peter M. Edwell autorearen arabera, Trajano eta Hadriano enperadoreen garaietan, Palmirak garrantzi militarra hartu zuen. Antza denez, bertako arkularien errekrutatzea egiten zen inperioko beste lurralde batzuetan zerbitzua bete zezaten.[7] Hadriano enperadorearen bisitarekin Bel jainkoaren tenplu nagusia handitu eta zutabe monumental berriak eraiki zirela uste da. Azken enperadore honen garaian, Laodizea, Rhosos, Tripolis, Tiro eta Seleuzia ofizialki “hiri autonomoak” izatera pasatu ziren.[8] Bitartean, Palmira “hiri aske” (civitas libera) izan zen deklaratua.[8] [9].

194an, Septimio Severo enperadorea boterean zegoelarik, Siriako lurraldea banatu zen bi probintziatan. Alde batetik, Coele-Siria zegoen, hiriburuak Itsasoko Laodizean eta Antiokian zituena. Beste aldetik, Siria Feniziarra zegoen, Tiro hiriburu bezala zuena. Palmirako hiria azken honetan aurkitzen zen.[8]

Garrantzi kultural, diplomatiko eta ekonomiko nabaria lortzera iritsi bazen ere, Siria Erromatar Inperioko gune periferiko batean kokatzen zen, partiarren erresumako lurrekin muga eginez. Azken entitate honen gaitasun militarrak arazo bat suposatzen zuen Erromatar Inperioarentzat. Testuinguru horretan, mugaldeak tentsio politikoetatik babestu behar ziren. Hirien leialtasuna mantendu nahi zen kanpoko potentzien aurka. Palmira gizarte liskarretatik eta tentsioetatik babestea, Inperioko interesen artean zegoen. Baretasun egoera mantendu nahi zen bertako biztanleriarekin eta eliteekin fideltasunaren alorrean arazorik ez izateko.

Bisita baten ondoren, Hadriano erromatar enperadoreak, Palmirari, hiri aske eskubideak eman zizkion, eta izena Palmyra Hadrianagatik aldatu zuen.

III. mendetik Erdi Arora

Hiriak kolonia titulua lortu zuen Septimio Severorekin edo Karakala enperadorearekin.[10] Hala ere, III. mendean tentsio eta krisi egoerak nabarmendu ziren Inperio Erromatarreko lurraldeetan.

Sasaniden aurkako gerran Valeriano erromatar enperadorea harrapatua izan ondoren, Palmirak mugak defendatu zituen Septimio Odenato edo Odaenathus gobernariaren agindupean. Hau hil ondoren, bere alarguna zen Zenobiak, bere seme Vabalatoren izenean, Palmiran ezarri zuen bere erresuma nabateoaren hiriburua. Bere independentzia sei urtez mantendu zuen, Erromaren setio eta birkonkistatze nahiaren aurrean, bere eragin eremua Egiptoraino hedatuz. 272an, garaitua eta Aureliano enperadoreak preso eramana izan zen, nork, urrezko kateekin lotuta, gurdi batetik tirarazi zuen bere garaipen martxan. Gero, barkatua izan zen, eta Tiburreko villa batetara erretiratu ahal izan zen. Bertako biztanleen beste matxinada baten ondoren, Palmira, 273an suntsitua izan zen. Dioklezianok berreraiki zuen Palmira, hiri berria, txikiagoa zen arren, eta handik gertu kanpamendu bat ezarri zuen, sasaniden aurkako defentsa bezala.

Zenobiak gidatutako altxamendua ulertzeko, kontuan hartu behar da Erromatar Inperioko ekialdeko lurraldeen egoera politikoa. Ekialdeko eliteek, euren gobernuan zeuden lurren garrantzia aldarrikatu nahi zuten eta ekimen ezberdinak bideratu zituzten horretarako. Helburu nagusien artean, Erromatar Inperioan protagonismo politikoaren maila handiagoa lortzea zegoen. Zenobiaren altxamendua, testuinguru horretan ulertu behar da.[3]

Bizantziar  Inperioaren (Ekialdeko Erromatar Inperioa ere deitua) garaian, hiriaren garrantzi ekonomikoa eta demografikoa gutxitzen joan ziren. Prozesu hau, inperio handien krisiaren testuinguruan merkataritza harremanak mugatu zirenean eman zen.[11]

634an, arabiarrek hartu zuten, eta, 1089an, lurrikara batek erabat suntsitu zuen.

 
Palmirako ikuspegia
(Gaztelaniaz) Pérez Largacha, Antonio. (2007). Historia Antigua de Egipto y del Próximo Oriente. Akal, 306 or. ISBN 8446025957.. ↑ a b Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :2 izeneko erreferentziarako ↑ a b c (Ingelesez) Southern, P.. (2008). Empress Zenobia: Palmyra´s Rebel Queen. Hambledon Continuum, 20 or. ISBN 1847250343.. (Ingelesez) Smith II, Andrew M.. (2013). Roman Palmyra: Identity, Community and State Formation. Oxford University Press, 125 or. ISBN 9780199861101.. (Gaztelaniaz) Agudo Villanueva, Mario. (2016). Palmira: La ciudad reencontrada. Confluencias, 33-77 or. ISBN 9788494529863.. (Gaztelaniaz) Veyne, Paul. (2016). Palmira: El tesoro irremplazable. Ariel, 11-87 or. ISBN 9788434424456.. (Ingelesez) Edwell, Peter M.. (2008). Between Rome and Persia: The Middle Euphrates, Mesopotamia and Palmyra under Roman control. Routledge, 31 or. ISBN 041542478.. ↑ a b c (Gaztelaniaz) Egea Vivancos, A.. (2005). Eufratense et Osrhoene: poblamiento romano en el Alto Éufrates Sirio. Antigüedad y cristianismo: Monografías históricas sobre la Antigüedad tardía, 22, 94 or.. (Ingelesez) Smith II, Andrew M.. (2013). Roman Palmyra: Identity, Community and State Formation. Oxford University Press, 25 or. ISBN 9780199861101.. (Ingelesez) Smith II, Andrew M.. (2013). Roman Palmyra: Identity, Community and State Formation. Oxford University Press, 26 or. ISBN 9780199861101.. (Gaztelaniaz) Agudo Villanueva, Mario. (2016). Palmira: La ciudad reencontrada. Confluencias, 71 or. ISBN 9788494529863..
Photographies by:
Statistics: Position
1399
Statistics: Rank
182689

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
761398524Click/tap this sequence: 6871
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Palmira ?

Booking.com
8.728.621 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 1.514 visits today.