Otomandar Inperioa

Otomandar Inperioa (otomandar turkiera zaharrean: دولت عالیه عثمانیه, Devlet-i Âliye-yi Osmâniyye; azken otomandar turkieran eta egungo turkieraz: Osmanlı Devleti edo Osmanlı İmparatorluğu) 1299tik 1922 arte turkiarrak buru zituen inperioa izan zen, etnia eta erlijio anitzekoa. Boterearen erpinean (XVI. eta XVII. mendeetan), hiru kontinentetan zehar hedatzen zen: hego-ekialdeko Europan, Ekialde Hurbilean eta Iparraldeko Afrikan. Mendebaldean, egungo Marokoko mugetaraino; ekialdean, Kaspiar itsasoraino; iparraldean, egungo Austriako mugetaraino; eta hegoaldean, egungo Somaliaraino. Hogeita bederatzi probintzia —gehi bere mendeko Moldavia, Transilvania eta Valakia printzerriak— izatera iritsi zen. Otomandar Inperioari batzuetan Ate Gorena ere esaten zaio. Hala ere, deitura horrek berez Otomandar Gobernua izendatzen du, sultanaren jauregian kanpotarrentzat irekita zegoen ate bakarra baitzen.

Destinations