Oilasko tikka masala

Oilasko tikka masala curry saltsan marinaturiko oilaskodun platerra da. Saltsa krematsu eta laranja kolorekoa da. Bere jatorria zalantzazkoa da: Indiako Punjabekoa edota Eskoziako Glasgowko indiar sukaldari batekoa. Edonola ere, Erresuma Batuko errezetarik ospetsuenetariko bat da eta bertako multikulturalismoaren ikur bilakatu da. Hori dela eta, Robin Cook ministroak "britainiar plater nazionala" zela esan zuen.

Destinations