Schwarzwald

( Oihan Beltza )

Oihan Beltza (alemanez: Schwarzwald, ʃvaːrtsvald ahoskatua) basoz estalitako mendilerroa da, Baden-Württemberg estatuan dagoena, Alemania hego-mendebaldean. Eskualdea ia laukizuzena da, 200 km luze eta 60 km zabal (12.000 km2).

Friburgo, Karlsruhe eta Offenburg hiriak barne hartzen ditu.

Danubio ibaia bertan sortzen da, Brigach eta Breg errekek bat eginda, eta bestela Rhinek inguratzen du hego eta mendebaldetik iparralderanzko bidea. Lakuen artean Titisee, Mummelsee eta Feldsee aipatzekoak dira, glaziar jatorrizkoak.

Tontor handiena Feldberg mendia da (1.493 m), bigarren altuena Herzogenhorn (1.415 m) eta hirugarrena Belchen (1.414 m) direlarik.

Historia
 
Ingurune hauetako emakume ezkondugabea, bollenhut kapela gorria jantzita (1900).

Antzinako garaietan, zonalde honen izena "Abnoba mons", Abnoba zeltiar jainkoagatik. Erromatar Inperioan, "Marciana Silva" zen, mugetako oihana alegia. "Marcomanni" edo mugetako jendea suebo germaniar tribuetako bat zen, Swabia estatu historikoari izena eman zioten.

Alemaniar nekazarien gerraren altxamendu batzuk, Bundschuh mugimendua barne, ingurune honetan sortu ziren, XVI. mendean. Hurrengo bi mendeetan, beste matxinada batzuk gertatu ziren meatzeen inguruan, Hotzenwaldeko eskualdean, Waldshut eta Lörracheko barrutietan. XVII. eta XVIII. mendeetako eraikin militarren aztarnak topatu daitezke gaur egun ere.

Photographies by:
SusiMarx - CC BY-SA 4.0
Statistics: Position
715
Statistics: Rank
247440

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
391462857Click/tap this sequence: 1315
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Oihan Beltza ?

Booking.com
9.003.211 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 550 visits today.