Tower Bridge

Tower Bridge (euskaraz Dorre Zubia) Tamesis ibaia gurutzatzen duen zubi altxagarria da eta Londresen kokatzen da, Tower Hamlets (iparraldean) eta Southwark (hegoaldean) udalerriak lotzen dituelarik. Londresko Dorretik hurbil dago eta honengandik hartzen du bere izena.

Batzuetan modu okerrean Londresko zubia bezala izendatzen da, azken hau ibaiaz gora dagoen hurrengo zubia da ordea. Zubia hau trukean etekinik atera nahi ez duen Bridge House Estates erakundeak mantentzen du eta Corporation of London-en agindupean dago.

Historia
 
Tower Bridge zubiaren diseinua

XIX mendearen erdialdera zubi berri bat egiteko asmoa azaldu zen, baina Pool of London eremuraino sartzen ziren itsasontziei ezin zitzaien pasabidea itxi eta horregatik diseinu lehiaketa bat abiatu zen. 50 diseinutik gora aurkeztu ziren eta Sir Horace Jones arkitektoarena aukeratu zen, eztabaida handia izan bazen ere. Jonesen injeniaria zen Sir John Wolfe-Barryk ere parte hartu zuen diseinuan.

1886 urtean hasi ziren eraikitzen. Bost eraikuntza enpresak hartu zuten parte eta 432 langile kontratatu ziren. Jones 1886an bertan hil zen eta George D. Stevensonek hartu zuen proiektuaren gidaritza. Zortzi urteren ondoren eta £1.184.000 kostuarekin 1894ko ekianaren 30ean ireki zituen ateak.

Photographies by:
Colin - CC BY-SA 4.0
Statistics: Position
958
Statistics: Rank
115472

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
162754893Click/tap this sequence: 6858

Google street view

Where can you sleep near Tower Bridge ?

Booking.com
487.360 visits in total, 9.187 Points of interest, 404 Destinations, 45 visits today.