Lingua galega ( Galiziera )

Galiziera edo galegoa hizkuntza erromantzea da. Galizian (Espainia) hitz egiten da eta bertan izaera koofiziala du gaztelaniarekin batera. Halaber, Asturiaseko mendebaldean (eonaviera esaten zaio eta asturieraren eragin handia du) eta Gaztela eta Leongo erkidegoko Bierzo (Leon) eta As Portelas / Las Portillas (Zamora) eskualdeetan ere hitz egiten da, estatus koofizialik izan gabe. Horrekin batera, Extremadurako Jalimako bailarako (Caceres) hiru herritan hitz egiten den mintzaira (Extremadurako fala) galizieratzat jotzen dute hizkuntzalari batzuek.

Hiru milioi lagun inguruk hitz egiten dute galiziera.

Portugesarekin batera, sistema linguistiko bakarra osatzen du, galego-portugesa, bi hizkuntza horien arteko antzekotasunak handiak baitira. Gauzak horrela, zenbait autoreren ustez, Portugal iparraldean mintzatzen dena ere galizieratzat jo beharko litzateke.

Zenbait sektorek (erreintegrazionista edo lusista deituak) galizierarako beste idaztarau bat proposatzen dute, portugesetik gertuago dagoena. Sektore horiek Associaçom Galega da Língua elkartean biltzen dira batik bat.

Destinations