Αρχαία ελληνική φιλοσοφία ( Antzinako greziar filosofia )

Antzinako greziar filosofia K.a. VI. mendetik aro helenistikora bitartean luzatzen den pentsaera filosofikoa da, filosofo presokratikoekin hasi eta Grezia Erromatar Inperioan sartu arte, K.a. II. mendean. Mendebaldeko filosofiaren eta baita islamdar filosofiaren alderdi zenbaiten jatorri eta oinarritzat jotzen da, Sokrates, Platon eta Aristoteles filosofoen ekarpenekin bereziki. Hain zuzen ere, filosofia hitza bera antzinao greziar filosofiaren baitan sortu zen.

Lau garaitan bana daiteke antzinako greziar filosofiaren aroa: filosofo presokratikoak, Sokratesen aurretikoak alegia, bereziki kosmologia landu zutenak eta fenomeno naturalen azalpen arrazionalak ematen saiatu zirenak; Sokratesekin, biraketa antropologikoa gertatu zen filosofian, non gizakia bilakatu zen aztergai nagusi; Platonek gizakia eta gizartea aztertzen jarraitu zuen baina ontologia ere garatu zuen, ideien teoria delakoan, Aristotelek kritikatu zuena, gertaera eta behaketa enpiriko eta zehatzetan oinarritutako epistemologia garatuz; azkenik, aro helenistikoak eskola filosofiko zenbaiten garapena ekari zuen, hala nola estoizismoa, neoplatonismoa eta eszeptizismoa.

Destinations