Spánverjavígin

Spánverjavígin (euskaraz: «espainiarren sarraskia») Islandian XVII. mendean egindako sarraskia izendatzeko islandierazko esamoldea da. 1615ean Euskal Herriko baleazale batzuk, baleen bila Islandiaraino joanda Vestfirðir eskualdeko biztanleekin tirabirak izan ondoren, islandiarrek erail zituzten. Aditu batzuen ustez, Islandiako historiako sarraski bakarra izan zen baina beste batzuk ez daude ados. Edonola ere, azken sarraskia izan zen.

Destinations