Caballo andaluz ( Andaluziar zaldi )

Andaluziar zaldia, gaztelaniaz: caballo andaluz, edo caballo de pura raza española, Andaluziako bertako zaldi arraza bat da. Iberiar Penintsulako beste hainbat eskualdetara hedaturik zegoen aspaldidanik eta egun arraza mundu guztian barrena hazten da. Zaldi mota iberiar eta barrokoa da. Espainian arraza nazionaltzat dute zaldi mota hau, eta "espainiar zaldia" deitzen dute ere.

Bere tamaina zein ezaugarriengatik andaluziar zaldia zaldi tamainako arrazen sailkapen taldean sartzen da.

Oso hedaturik dagoan arraza izanik, hainbat arraza-lerro daude egun. Kartujako zaldia delakoa da ezagunetarikoa.

Destinations