انقلاب ۱۳۵۷ ( Irango Iraultza )

Irango Iraultza (persieraz: انقلاب ایران; Enqelâb-e Irân; IPA transkripzio-sisteman [ʔeɴɢeˌlɒːbe ʔiːɾɒːn]) edo iraultza islamiarra 1979an Irango estatu era eraldatu zuen iraultza izan zen. Estatu hura monarkia izatetik (Pahlavi dinastiako Muhammad Reza Xah Pahlavi errege zela) islamiar errepublika izatera igaro zen. Iraultzaren liderra Ruhola Khomeini aiatola izan zen, eta erakunde ezkertiarren eta islamisten babesa izateaz gain, Irango ikasle mugimenduena ere izan zuen.

Ondoren, Kultura Iraultza izenekoa izan zen 1980-1987 bitartean: Mendebaldetik zetorren eragin ez-islamikoa Irandik ezabatu nahi izan zen garaia.

Destinations