Pastel de nata

Pastel de nata (portugesezko ahoskera: [pɐʃˈtɛɫ dɨ ˈnatɐ]; euskaraz: «esnegainezko pastela»; plurala: pastéis de nata, [pɐʃˈtɛjʃ dɨ ˈnatɐ]) edo pastel de Belém (euskaraz: «Belémgo pastela»; plurala: pastéis de Belém) arrautzazko pastel bat da, kanela hautsez estalia, Portugalen sortua. euskaraz krema opila bezala deitu dezakegu. Opil hauek Portugalen jatorria duten 8 cm inguruko opilak dira. Portugaldik kanpora, oso zabalduta dago Mendebaldeko Europan, Asian eta Portugalen kolonia izandako herrialdeetan. Pastel honen oinarria hostorearekin prestatzen da, eta ondoren labearen beroarekin arrautzarekin mamitzen da. Epelak edo hotzak jaten dira.

Destinations