Pintxo

Pintxoak tabernetako jaki-zati txikiak dira, edariarekin batera bizpahiru mokadutan hartzekoak. Ohikoenak ogi-zatien gainean jartzen dira, txotxez eutsita. Azken urteotan garapen handia izan dute, Euskal Sukaldaritza Berriaren oinarri nagusietakoa bihurtuz eta euskal gastronomian gehien esportatzen den jaki edo ideia izanik. Horregatik, mota eta aldaera asko ageri dira,eta taberna asko eta asko halako lehia batean sartu dira pintxo bereziak sortzeko, guztion aho-gozagarri.

Euskal Herriko ia taberna guztietan ditugu eskuragai, hainbat mota, itxura eta prestaketa-mailekin. Baina aukera handiena Bilboko eta, batez ere, Donostiako Parte Zaharrean aurkituko ditugu. Ohitura handienekoak txaka-pintxoa, piper berde eta antxoa-pintxoa, arrautzopil-pintxoa eta mota askotako frijituak dira: kroketak, piper beteak, gaztazko bolak, etab.

Destinations