Aitzineuskara

Aitzineuskara da euskara historikoa (idatzia) baino lehenagoko euskara hipotetikoa. Euskarak ahaide ezagunik ez duenez, barne berreraiketa izeneko teknikaren bidez ondorioztatu dira aitzineuskararen ezaugarriak. Arlo honetan aurrerapenik handienak Koldo Mitxelena eta Joseba Lakarra hizkuntzalarien eskutik etorri dira, biek garai ezberdinetako hizkuntza egoerak proposatu arren. Mitxelenaren lanak erromatarrak etorri baino lehenagoko hizkuntza egoera islatuko luke (aitzineuskara); eta Lakarrarenak, bigarren urrats gisa, zeltak etorri aurretikoa (aitzineuskara zaharra).

Destinations