Akitaniera

Akitaniera edo eusko-akitaniera, Pirinioen bi aldeetan mintzatu zen hizkuntza hil bat da. Aztarna arkeologiko, toponimiko eta historikoek erakusten dute euskal hizkuntza bat edo batzuk izan zirela edo, zuzenean, euskararen aurrekaria izan zela.

Geratu diren arrasto nagusiak Antzinako Erromako sasoiko hilarrietan, estelatan zein jainko-jainkosei eskainitako inskripzioetan daude. Hor, latinez idatzitako testuen baitan, 400 bat pertsona-izen eta jainko eta jainkosen 70 bat izen ageri dira.

Erromatarren konkistaren aurretik hitz egiten zen eta Goi Erdi Arora arte iraun zuen.

Destinations