Türk halkları ( Turkiar herriak )

Turkiar herriak erdialdeko Asiako herrien multzo bat dira. VI. mendean haien inperioa Mongoliatik Itsaso Beltzeraino hedatu zen. Turkiar gehienak musulmanak dira, eta Asian, Turkiako mendebalean eta Volga ibaiaren arroan bizi dira. Herri turkiarrak bi talde nagusitan banatzen dira, mendebaldekoak eta ekialdekoak. Mendebaldekoen artean Europako turkiarrak, Asiako mendebalekoak eta Irango ipar–mendebalekoak daude. Ekialdekoen barruan berriz Txinako Xinjiang lurraldekoak eta Sobietar Batasun ohiko hegoaldeko errepubliketakoak daude. Turkiakoek ezik, gainerako herri turkiarrek ez dute historian zehar batasun politikorik izan 1917. urtea arte. Errusiako Iraultzaren ondoren turkiarrek Sobietar Batasuneko hegoaldeko errepublikak sortu zituzten. Turkiar herrien artean nagusiak, Turkiako turkiarrez gain, uzbekoak, kazakherak, kirgizerak, turkmenistandarrak, baxkirrak eta azerbaijandarrak dira.

Destinations