Paella d'arròs ( Paella )

Paella (valentzieraz paˈeʎa edo pəˈeʎə eta gaztelaniaz paˈeʎa ahoskatua) Valentzia (Espainia) jatorri duen arroz-platera da, egun mundu zabaleko toki askotan ere prestatzen dena. Etimologiaz, katalanezko paella hitzetik dator, euskaraz zartagina edo padera, platera prestatzeko erabiltzen den ontziari erreferentzia egiten diona. Jatorriz jende xumearen platera bazen ere gaur egun espainiar gastronomiako ikono bihurtu da eta 2021eko azaroaren 9an Kultur Intereseko Ondasun izendatu zuten.