महात्मा गांधी ( Mohandas Karamchand Gandhi )

Mohandas Karamchand Gandhi (gujarateraz: મોહનદાસ કરમચંદ ગાંધીMohandās Karamchand Gā̃dhī; Porbandar, India, 1869ko urriaren 2a - New Delhi, India, 1948ko urtarrilaren 30a) abokatua, politikaria eta buruzagi erlijiosoa izan zen. Mahātmā Gandhi izenaz egin zen ezaguna (sanskritoz: mahā ātmā, «arima handia»), Gandhik berak izen hori gaitzetsi zuen arren. Indiako estatuaren sortzaileetariko bat izan zen, eta Bapu izena ere ematen diote han, gujarateraz બાપુ bāpu hitzak «aita» esan nahi baitu. Gandhiren filosofiak bakezaletasuna iraultzarako bitarteko gisa aldarrikatzen du. Bizitza osoan, mota guztietako indarkeriaren aurka egin zuen. Ekonomiari buruz, uste zuen kapitala ez dela lanaren gainetik jarri behar, ezta alderantziz ere, bi ideiak arriskutsuak zirelako. Oreka aurkitu behar zen, biak zirelako garrantzi handikoak garapenerako. Oso bizimodu apala izan zuen, soinean zeramatzan arropak berak egiten zituen. Begetarianoa zen.

XIX. mendean erreforma garrantzitsuak gertatu ziren Indian. Mugimendu horiek hinduismo tradizionala, erreforma sozial eta ideia politiko berriekin elkartzea zuten helburu. Arlo horretan, Gandhik eragin handia izan zuen. 1918tik aurrera, indiar mugimendu nazionalistaren buruzagia izan zen. Borrokatzeko metodo berriak ezarri (grebak, gose grebak) eta borroka armatuari uko egin zion, britainiar dominatzaileei eusteko bakezaletasuna bultzatuz. Kontzientziari egin behar zitzaion so eta desobedientzia zibila ere aldarrikatu zuen; tradizio indiarretara itzultzeko deia egin zuen. Lev Tolstoirekin gutunak gurutzatu zituen, bortizkeriaren aurkako kontzeptuan haren eragina baitzegoen. Gatzaren martxa egin zuen, gatzaren gaineko zergaren aurkako manifestazio handi batek India osoa zeharkatu ondoren.

Askotan espetxeratu zuten eta berehala hartu zuten heroi ospea. 1931n, Londresen izan zen hitzaldi bat ematen eta Indiaren independentzia aldarrikatu zuen. Kongresuan, eskuinarekin elkartu zen eta Nehru bere jarraitzailearekin arazoak izan zituen, hura ezkerraren ordezkari baitzen. 1942an, Londresek Richard Stafford Cripps bidali zuen bitartekari nazionalistekin negoziatzeko, baina ez zuten irtenbiderik aurkitu eta erradikalizatu egin ziren. Gandhi eta emazte Kasturba kartzelan sartu zituzten eta hantxe hil zitzaion andrea. Berak, berriz, 21 eguneko baraualdia egin zuen.

Irakurri gehiago

Indiaren independentziarako funtsezko eginkizuna egin zuen, baina Pakistan banatu izanak asko desanimatu zuen. Independentziaren ondoren, Gandhi Indiako gizartea eraldatzen saiatu zen eta maila behereneko kastak integratzeko ahalegina egin zuen (shudrá edo esklaboak, pariak edo ukiezinak eta mlecha edo barbaroak), nekazari guneak garatzen saiatu zen bezalaxe. Ez zituen Indiaren independentziaren ondoren etorri ziren erlijio istiluak ontzat hartu; aitzitik, hinduen lurraldeetako musulmanak defendatu zituen. Horregatik, 1948ko urtarrilaren 30ean, 78 urte zituela, Nathuram Godsek, indiar integrista fanatikoak hil zuen. Errautsak Ganges ibaira bota zituzten.

Haren printzipioek gerora arrazismoaren aurka eta demokraziaren alde borroka egin izan duten pertsonaia ugari inspiratu zituzten; besteak beste, Martin Luther King, Jr. eta Nelson Mandela.

Destinations