寿司 ( Sushi )

Sushi (japonieraz: すし, 寿司, 鮨, 鮓, 寿斗, 寿し, 壽司) ozpinetan egindako arrozaz (shari) eta beste osagaiez (neta) egindako Japoniako platera da. Sushi guztietan arroza izan arren, gehienetan agertzen den neta itsaskia da. Normalean pieza txikietan zerbitzatzen da, hozkada baten neurrikoak. Osagaiak eta formaren arabera sailkatzen dira.

Itsaski gordina bakarrik duen platerak sashimi du izena.

Itxuraren arabera, honako sushi motak daude:

  • Chirashizushi (japonieraz: ちらし寿司)

  • Inarizushi (japonieraz: 稲荷寿司)

  • Makizushi (japonieraz: 巻寿司, "sushi bildua")

  • Norimaki (japonieraz: 海苔巻き, "Nori-biribilkia")

edo Makimono (japonieraz: 巻物, "biribilki batzuk")

  • Narezushi (japonieraz: 熟れ寿司, "sushi heldua")

  • Nigirizushi (japonieraz: 握り寿司, "eskuz egindako sushi")

, Oshizushi (押し寿司, "zapaldutako sushi") edo hako-zushi (japonieraz: 箱寿司, "sushi-kutxa")

Sushi hitza bi japoniar hitzen lotura da, su ("ozpina") eta shi ("arroza").

Destinations