Jamgo minaretea mendebaldeko Afganistanen eraikitako minarete bat da, ekialdeko arte islamiarraren adierazgarririk nabarmenetako bat dena; 2002an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen, inguruko aztarna arkeologikoekin batera. Hari ibaitik gertu dagoen Shahrak barruti urrun eta ia irisgaitzean dago.

Funtsean, 65 metroko altuera duen adreiluzko zutabe edo dorre eder bat da, 1163 eta 1202 urteen artean eraikia. Afganistanen bihotzean dago, 2500 metroko garaiera duen haran batean, isolatuta. Monara, 60 kilometro hegoaldera dagoena, hiri gertuena du eta Kabul Afganistango hiriburutik 599 kilometrora dago.

Jamgo minaretearen arkitektura eta dekorazio berritzaileak paper esanguratsua izan zuten arte eta arkitekturaren garapenean Indiako azpikontinentean eta bere inguruetan. Minaretea eta horri lotutako aztarna arkeologikoak, eskualde hau XII. eta XIII. mendeen artean domeinatu zuen ghuridar zibilizazioaren indar eta kalitatearen aparteko testigantza dira.

L...Irakurri gehiago

Labean egindako adreiluz guztiz eraikia, mosaiko esmaltatu, iztuku eta adreiluz eginiko bere apainketa trinkoagatik ospetsua da, kaligrafia kufiko eta naskhi txandakako bandaz, jarraibide geometrikoz eta Koranaren bertsoz osatua dagoena. 2002tik, minaretea arriskuan dagoen munduko ondarearen zerrendan dago, higadura arrisku larrian, eta ez dute aktiboki mantendu. 2014an, BBCk dorrea erortzeko zorian zegoela jakinarazi zuen.

Photographies by:
david adamec - Public domain
david adamec - Public domain
Statistics: Position
484
Statistics: Rank
185932

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
625973814Click/tap this sequence: 4761

Google street view

Where can you sleep near Jamgo minaretea ?

Booking.com
487.349 visits in total, 9.186 Points of interest, 404 Destinations, 34 visits today.