قلعة الحصن (حمص)

( Zaldunen Krak )

Zaldunen Krak (kʁak de ʃəvaˈlje; arabieraz: قلعة الحصن Qalʿat al-Ḥuṣn) Sirian dagoen gurutzatuen gaztelua da, Homsetik 40 kilometrora eta hobekien kontserbatzen direnetako bat. Lehendabizikoz kurduek XI. mendean eratu eta Hisn al Akrad ("Kurduen gaztelua") izena eman zioten. 1142an Raimundo II.a Tripoliko kondeak zaldun ostalariei eman zien: haiek 1271ra arte beren eskuetan mantendu zuten.

Zaldunek gaztelua sendotzeko lanak 1140ko hamarkadan hasi zituzten eta 1170ean lurrikara batek gazteluari kalte egin zionean jadanik bukatuta zeuden. Zaldunek Lehenengo Gurutzadan Tripoliko Konderriko muga babestea zuten helburu eta gotorleku hura gune estrategiko nagusi bilakatu zen. XIII. mendean zabaldua, une gorenean 2.000 lagun inguruko goarnizioa izan zuen. 1271n Baibars I.a sultan mamelukoak 36 eguneko setioaren ondoren hartu zuen.

19...Irakurri gehiago

1933an Frantziako Gobernuak zaharberritzeari ekin zion. 1946an Siriak independentzia aldarrikatu zuenean, Libanoko mugatik gertu geratu zen. 2006an, UNESCOk Qalat Salah El-Din zitadelarekin gizateriaren ondaren izendatu zuen.

Photographies by:
Zones
Statistics: Position
204
Statistics: Rank
305171

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
926713548Click/tap this sequence: 4714

Google street view

Where can you sleep near Zaldunen Krak ?

Booking.com
487.403 visits in total, 9.187 Points of interest, 404 Destinations, 29 visits today.