Historia
Tōshō-gū santutegia Tokugawa shogunerriaren sortzailea izan zen Tokugawa Ieyasuri dedikatua dago. 1617an eraiki zen, Edo Aroan, bere seme Tokugawa Hidetada shogun zela, eta biloba Tokugawa Iemitsuk handitu egin zuen 1636an. Bi urtetan zehar Japoniako 15.000 artisauek egin zuten bertan lan. Tokugawa Ieyasuren gorpuzkinak bertan hobiratu zituzten.
Edo Aroan Tokugawa shogunerrian erromesaldiak egin ziren Edotik (Tokio) Nikkō Tōshō-gūra Nikkō Kaidō errepidean zehar. Udaberrian eta udazkenean jaialdiak izaten ziren eta ibilaldiei "mila gerlarien prozesioak" izena eman zitzaien.
Meiji berrezarkuntzan santutegi xintoista izendatu bazuten ere oraindik elementu budistak kontserbatzen ditu
Gehitu iruzkin berria