New Orleans
New Orleans Ameriketako Estatu Batuetako Louisiana estatuko hiriburua eta bertako hiririk handiena da. Izena jaso zuen Filipe II.arengandik, Orleansko Dukea baitzen. Jazz musikaren sorlekutzat hartzen da.
Demografiari dagokionez, % 67 inguru afro-amerikarrak dira; % 28, zuriak; % 3, Erdi Aldeko amerikarak nahiz hegoamerikarrak; % 2, asiarrak; eta % 0,2, jatorrizko amerikarrak. 2005ean, 450.000 biztanle inguru zituen (973/km2), baina Katrina izeneko urakanak urte hartan eragindako hondamendiaren ondoren, populazioak behera egin zuen.
Historia
1718an fundatu zuten Compagnie du Mississippi-ko frantziarrek, La Nouvelle-Orléans izenarekin.
1763an Espainiak bereganatu zuen eta 40 urtez haren kontrolpean egon zen.
1815ean New Orleans-ko nataila gertatu zen, estuatubatuarren eta britainiarren artekoa. Laffite anaien eta haren piraten laguntza ezinbestekoa izan zen Andrew Jacksonen garaipenerako.
2005eko abuztuaren 29an Katrina urakanak astindu zuen hiria eta 1.500 hildako inguru eragin.
New Orleanseko katedrala.
Photographies by:
justinsomnia.org - Public domain
Statistics: Position
5499
Statistics: Rank
62281
Gehitu iruzkin berria