Cementiri de Montjuïc

( Montjuïceko hilerria )

Montjuïceko hilerria (katalanez Cementiri de Montjuïc edo Cementiri del Sud-oest, eta antzina Cementiri Nou) Kataluniako Bartzelona hiriburuan dagoen hilerri bat da. Montjuïc mendiaren hegoaldeko magalean kokatzen da, Bartzelonako portuari begira. 567.934 metro karratuko azalera eta 152.774 hilobi inguru ditu, hortaz, Bartzelona hiriko hilerririk handiena da.

Gaur egun burututako arkeologia lanen arabera Erdi Aroan leku honetan bertat soilik juduentzat zen hilerri bat omen zegoen.

Historia

1883ko martxoaren 17an inauguratua izan zen. Eraikuntza lan hau garai hartako bartzelonar burgesiak demografia hedapena eta bereganatutako ekonomia indarrari esker gauzatzea lortu ahal izan zen, eremu handi honek garai hartan Bartzelonako hiri osoan zabaldurik zeuden hilerri txikietako espazio faltari erantzuna emateko asmoz zuen, alde batetik inguruetako hiri presioaren ondorioz ezain baitziren gehiago zabaldu eta bestaldetik euren ehorzketa eta lurperaketa ahamen muga erabat gainditua gelditu baitzen. Honela bada, Poblenou, Horta, Sants, Sant Gervasi, Les Corts, Sant Andreu edota Sarrià barrutietako hilerriak hiriaren beharretarako txiki gelditu ziren, ondoren hilerri berri honi ein batean gauza berbera gertatuko zitzaion, hiriaren demografia hazi eta eremu librea amaitzen joan zen, beraz Bartzelona hiritik kanpo hilerri berri bat irekitzea beste konponbiderik ez zen, hau hiriko hilerri gisa erabiltzeko, hilerri hau Collserolako hilerria izango zen, jada Cerdanyola del Vallès udalerrian kokatua.

Hilerrian martxoaren 17ko eguna aipatzen duen plaka bat badago, hau izan baitzen hilerria bedeinkatu zen eguna. Hilerriaren planoetaz hiriko arkitektoa zen Leandre Albareda arduratu zen. Hilerriaren ezaugarri nagusiena alde batetik eklektizismoa da, eta bestetik Modernisme mugimenduari bide emango zion izaera berriztatzailea.

2004ean Bartzelonako Hilerrien Ibilbidea sortu zen, honen bidez hiriko hilerriei turismogune gisa bultzada emateko asmoz. Montjuïceko hilerria Poblenouko hilerriarekin batera ibilbide honetako zati da.

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
245816937Click/tap this sequence: 5811

Google street view

Where can you sleep near Montjuïceko hilerria ?

Booking.com
487.368 visits in total, 9.187 Points of interest, 404 Destinations, 1 visits today.