Maurizio (ingelesez: Mauritius, /məˈrɪʃəs/ ahoskatua; frantsesez: Maurice), ofizialki Maurizioko Errepublika (ingelesez: Republic of Mauritius; frantsesez: République de Maurice) Afrikako hego-ekialdeko uharte estatua da, eta estatu horretako uharte nagusia ere bai. Hiriburua Port Louis da.

Historia

V. mendean marinel arabiarrak irsitsi ziren Mauriziora (Dina Arobi izena eman zioten) baina ez ziren finkatu; gero, 1505ean, Indiarako bidean zebiltzala, portugaldarrak iritsi eta Cirné izena eman zioten. 1598an herbeheretarrak uhartean finkatu eta Mauritius izena eman zioten, Nassauko Mauritius printzearen ohorez.

1715ean Frantziaren kontrolpean geratu zen, Guillaume Dufresne d'Arselen bidez. Frantsesez Île de France (Frantziako uhartea) izena jarri zioten. Frantziaren menpean azukre-kanabera zabaldu zen, eta horretarako esklabo asko ekarri zituzten Madagaskar eta Afrikako ekialdetik batez ere. Esklabo haietatik dator gaurko populazioaren zatirik handiena (kreoleak).

Populazioaren hazkuntzarekin batera, zenbait animaliaren iraungitzea gertatu zen: besteak beste, dodoarena, hau da, uhartearen egungo sinboloarena.

1810eko hamarkadan, britainiarrek uhartea menperatu zuten eta izen zaharra eman zioten: Mauritius (hau da, Maurizio).

1835-1839ean esklabotza bukatu zen. Esklabo libreak ez ziren, gehienetan, haien aurreko jabeekin geratu lanean, eta britaniarrak Indiarantz joan ziren langile berrien bila; hortik dator populazioaren zati handi bat.

1958an demokrazia heldu zen uhartera, eta 1967-1968an independentzia, baina Commonwealthen barruan geratu zen. 1992ko martxoaren 12an Errepublika aldarrikatu zen.

Photographies by:
Asadbabil - CC BY-SA 3.0
Statistics: Position
4091
Statistics: Rank
26546

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
369847215Click/tap this sequence: 2786

Google street view

Where can you sleep near Maurizio ?

Booking.com
487.370 visits in total, 9.187 Points of interest, 404 Destinations, 3 visits today.