Marathera

Marathera (मराठी Marāṭhī) marathi herriak mendebaldeko eta erdialdeko Indian mintzatzen duen indoariar hizkuntza da. Maharashtra estatuan hizkuntza ofiziala da. Guztira 90 milioi hiztun ditu, Indian laugarrena eta munduan hamabortzgarrena izanik. Haren familia hizkuntzen artean, literatura antzinena du eta dialekto nagusiak marathera batua eta warhadi marathera dira. Badaude beste azpidialekto batzuk halaber: ahirani, dangi, samavedi, khandeshi eta chitpavani marathera. Marathera batuaren ezaugarri nagusia bokal sudurkaririk ez izatea da.

Destinations