Male (dhivehiz މާލެ) Maldivetako Errepublikako hiriburua eta hiri nagusia da. Hiria Male uhartean dago, Kaafu atoloiaren hegoaldean. Maldivetako gobernuaren egoitza da hala nola herrialdeko merkataritza, negozio, osasun eta hezkuntza zentrorik nagusiena. Malek gutxi gorabehera 105.000 biztanle ditu, herrialdearen biztanleria osoaren herena.
Male uhartea guztiz urbanizatua dago, hiriak uhartearen lur-eremu oso-osoa hartzen baitu. Male lau gunetan banatzen da: Henveiru, Galolhu, Maafannu eta Machangolhi. Hiriaren seigarren gunea Hulhumalé da, uharte artifiziala dena.
Photographies by:
Statistics: Position
1799
Statistics: Rank
151108
Gehitu iruzkin berria