Makli
Makli muinoa munduko nekropoli handienetariko bat da. Bere diametroa 8 kilometrokoa da eta, beste askoren artean, bertan, 125.000 lider eta santu sufi daude lurperatuta. Geografikoki Sindh Beherako Thatta XVII. mende arte hiriburua izan zen hiritik 8 kilometrotara dago, Pakistanen. Gizateria ondarearen zerrendan Makli, Thatta Monumentu Historikoaren izenarekin dago sartuta.
Asko dira inguru honen gainean zabaldu diren kondairak baina badirudi hilerria Hamad Jamali santutegiaren inguruan sortu zela. Hamad Jamali XIV. mendeko sufia izan zen. Mausoleo inperiarrak bi multzotan banatuta daude: Samma garaikoak (1352-1520) eta Tarjan garaikoak (1556-1592); badira, bestetik, Arghun dinastiako elementu batzuk. Hilobi zaharrena 1492koa da, Fath Khan arrebarena. Estiloen aldetik, elementu hinduak eta islamikoak nahasten dira.
Gehitu iruzkin berria