Madeira

Madeira Portugalgo eskualde autonomoa da, Azoresekin batera. Uhartedia da, eta Ozeano Atlantikoan dago, Europa eta Afrika artean, Lisboatik 978 km ingurura, hego-mendebaldean. Hiriburua Funchal da. Portugalen mende dago, autonomia-estatutua badu ere.

Historia

Genovatarrak, uste denez, XIV. mendean hara heldu ziren, baina uhartedia ez zen ezagutu Portugalgo Henrike printzeak 1418-20 inguruan aurkitu zuen arte. João Gonçalves Zarcok eta Tristão Vazek uharteak berehala kolonizatu zituzten. Azukrearen merkataritzak laster garrantzia hartu zuen; hala ere, Pombalgo markesak esklaboak izateko eskubidea indarrik gabe utzi ondoren, 1775ean, azukrearen eta ardoaren industriek atzerakada handia izan zuten.

1660 ingurutik 1835 arte, britainiarrek uharteetan eragin handia izan zuten. 1801ean, uhartedia ingelesen eskuetan egon zen, denbora laburrez izan bazen ere eta, berriro, 1807tik 1814 arte, Portugalek Frantziari eskainitako laguntza aitzakiatzat hartuta.

1931n, hutsean geratu zen matxinada txiki bat, eta, 1974an, Salazar aginpidetik erori ondoren, autonomia-eskaerak indarberritu egin ziren; hala, Portugalgo Parlamentuak 1976ko urrian autonomia-estatutua onartu zion.

Photographies by:
Statistics: Position
6067
Statistics: Rank
60239

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
746835291Click/tap this sequence: 4698
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Madeira ?

Booking.com

What can you do near Madeira ?

9.005.274 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 1.276 visits today.